Aretoak

Ongi etorri Luberrira, Oiartzungo Ikasgune Geologikora. Luberrik Oiartzun haraneko, Oarsoaldeko eta Aiako Harriko ondasun geologiko nahiz paleontologiko oparoak erakutsiko dizkizu, modu atseginez. Horrez gain, Euskal Herriko historia geologikoaren berri emango dizu, azken 1.000 milioi urteetan barrena egingo duzun bidaia zoragarria dela bide. Luberri Ikasgune Geologikoak bi helburu nagusi dauzka: batetik, goian aipatutako eremuaren ezaugarri geologiko nahiz paleontologikoak aztertu eta zabaltzea, eta bestetik, horiek guztiak euskal geologiaren testuinguruan azaltzea

Introducción a la Geología / GEOGUNEA / introduction à La Géologie

ROCA, MINERAL, FÓSIL Espacio dedicado a divulgar algunos de los principios básicos de la geología así como dar a conocer los principales tipos de rocas, minerales y fósiles que afloran en Euskal Herria. El conocimiento de los mapas y los tiempos geológicos. La formación de los fósiles, su descubrimiento, restauración y clasificación y la espiral de la vida sobre nuestro planeta.     ARROKAK, MINERALAK, FOSILAK Gune honetan, geologiaren oinarriak azaldu eta Euskal Herrian ageri diren arroka, mineral eta fosil behinenak erakutsiko dizkizugu. Mapen eta Geologiako aldien gaineko jakintza. Fosilen erabidea, aurkikuntza, berrosaketa eta sailkapena, eta gure planetako bizidunen bilakaera.…

Laborategia

Ikasguneak laborategi-lantegi txikia dauka. Luberrin aritzen garenok aurkipen geologiko eta paleontologikoak garbitu, berrosatu eta sailkatzeko erabiltzen dugu. Ikasleek, berriz, geologiari lotutako ariketak egiteko erabiltzen dute, hala nola fosilak eta mineralak garbitzeko, sailkatzeko edo aztertzeko, saiakuntzak egiteko...

Areota Euskal Herria

Euskarri apartei (horma-irudiak, berrosaketak, eskemak, argazkiak) esker, modu ikasterrazaz jabetuko zara gure inguruko mendietako arroken bihotzean gordetako altxor eta sekretuez. Eta haien antzina-antzinako jatorriaren berri izango duzu. Orain dela 500 milioi urte baino gehiago bizi ziren animalien zer-nolakoak azalduko dizkizugu, baita ordutik hona bizi izan direnenak ere.

Aretoa Oiartzun

Areto hau Oiartzun haranaren, Aiako Harria Natur Parkearen eta Oarsoaldeko eskualdearen azalpen geologiko nahiz paleontologikoari eskaini diogu. Horma-irudien bitartez, jakingo duzu Aiako Harriko batolito granitikoa (Euskal Herrian den egitura granitiko bakarra) nola sortu zen, Gipuzkoako bizidun zaharrenak nolakoak ziren edo gurean azaleratu diren arroka eta aldi guztietako fosil bereizgarrienak zeintzuk diren. Halaber, Aiako Harriaren inguruan ageri eta azken 2000 urteotan ustiatu diren metal-zainen jatorriaz jakingo duzu.

Liburutegia

LIBURUTEGIA. AGIRITEGIA Gune honetan, eskualdeko geologiari eta Euskal Herriko geologiari buruzko azterlanak eta argitalpenak gordetzen dira: EVE, IGME eta BRGM erakundeen kartografia geologikoa, geologia-aldizkariak, geologia eta paleontologiari buruzko argazki-bilduma. Liburutegia eta agiritegia aditu eta erakundeen esku daude, gaiok aztertu edo ikertzeko xedez.