|
OIARTZUN ARETOA
Areto hau Oiartzun haranaren, Aiako Harria Natur Parkearen eta Oarsoaldeko eskualdearen azalpen geologiko nahiz paleontologikoari eskaini diogu.
Horma-irudien bitartez, jakingo duzu Aiako Harriko batolito granitikoa (Euskal Herrian den egitura granitiko bakarra) nola sortu zen, Gipuzkoako bizidun zaharrenak nolakoak ziren edo gurean azaleratu diren arroka eta aldi guztietako fosil bereizgarrienak zeintzuk diren.
Halaber, Aiako Harriaren inguruan ageri eta azken 2000 urteotan ustiatu diren metal-zainen jatorriaz jakingo duzu. .
Ver visita virtual
|
|