ongi etorri foto

ALDI BATERAKO ERAKUSKETEN GUNEA

Honako gune honetan, azken aurkikuntzak eta museoaren bildumetan gorde ditugun azken gaiak erakusten dira. Hau ere beirazko arasa eta horma-irudiz hornituta dago, baina erakusgaiak aldian-aldian aldatzen ditugu. Egun, gaikako bi bilduma daude ikusgai.

Bestalde, gune hau erabil dezakete gure proiektu irekiari atxikitzen zaizkion norbanako eta talde guztiek
.

Gaur egun, gaikako bi erakusketa daude ikusgai: "Euskal Herriko lehen bizidunak" eta " Itsas izarrak aldietan barrena".